[Argazki galeria] Adinekoen gozamena

Gozamena izaten ari da gaur sanmartzialetan adinekoentzat. Bazkaria dute Ficoban, 1.000 inguru bildu dira.

nagusien.bazkaria

Ficobako hirugarren pabilioia ia bete dute adinekoek.

Sanmartzialek bosgarren eguna dute gaur. Eta adinekoen eguna da. Jaietako egitarauaren barruan hainbat ekitaldi dauden arren, nagusienak dira gaurko protagonista. Izan ere, duela bi egun gazteek bere egin zuten Ficoban, bazkaria egiten ari dira erretiratuak, 1.000 bat. Lasai ari ziren bazkaltzen HITZA Ficobara joan denean. Festa giroan, alai, bero apur batekin, baina ondo. Antza, gustuko zuten jaten ari zirena. Bazkalostean dantzaldia egingo dute. Ondoren, Irun haiena izango da, prestatu hiri! Jarraian, biharko egitaraua. Beheab, bazkariaren hainbat irudi. Ekainaren 29ko (asteartea) egitaraua.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.