Udalak uko egin dio udaletxeko bakoi nagusian ortzadarraren bandera jartzeari. Erabaki horren kontra elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, ekainaren 28an, 18:30ean.
Ia 2.000 lagun elkartuko dira, Betti Gotti elkarteak antolatutako ekitaldian.
Alardea izango da askorentzat egun handia, baina horrez aparte badaude beste zenbait aukera ere festez gozatzeko.
Hasi dira San Pedro eta San Martzial Jaiak ofizialki Irunen.
Irungo Alarde Parekideak 20 urte egingo ditu aurten desfilatzen. GIPUZKOAKO HITZA 20 urte inguruan dauden gazteengana hurbildu da, alardeaz duten iritzia jasotzera. Etxean ikusia, plazan erakutsia.
Hondarribia Arraun Elkarteak aurtengo denboraldian lehiatzen hasi diren hiru traineruak aurkeztu zituen atzo, zaleen eta San Joan suaren berotasuna baliatuta.
Gipuzkoa Zutik mugimendua herrialde osoan hedatzen hasi da. Tartean, Irun, Oiartzun edo Errenteria-Oreretara.
Kai Zaharreko sua da San Joan bezperan Hondarribian pizten den handiena. Baina horretara hurbildu ezinda, haurrek hondartzan erretzen dituzte gaizki egindako azterketak.