Kartografia mapak zehaztasun handikoak dira. Herritarrez gain, enpresek ere balia ditzakete euren zereginetarako.

Mapa kartografiko orokorra.
Irungo Udalak hiriaren
kartografia mapa berritua (2015ekoa) jarri du sarean, nahi duenak ikus eta kontsulta dezan. Lanabes teknikoa da, eta herritarrez gain, batez ere eraikuntza, garraio enpresentzat, edo nabigazio mapak eskaintzen dituzten enpresentzat izan daiteke baliagarri. Deskargak ere egin daitezke.
Kaleko planoen antzeko zerbitzua da, baina konplexuagoa, teknikoagoa. Gunez gune, datu zehatzak jasotzeko aukera dago. Hala, hirigunean 1:1500 eskalan lor daitezke planoak, eta landa eremuan 1:2000 eskalan.