Kolapsoa Oarso Bidasoko errepideetan, 18 kilometroko ilarak AP-8an

Biriatutik Hernaniraino (gutxienez) kolapsoa dago AP-8 autobidean. Gaur bereziki latza izaten ari da autobide horretan bidea egitea. Bigarren mailako errepideak ere bete-bete daude.

ap8 ilara

Auto ilara, AP-8ko Errenteriako tunelean (hiru bidekoa da)

Gaur (ekainak 21, asteartea), bereziki jardunaldi latza izaten ari da Oarso Bidasoko errepideetan. Goizetik ibilgailu ilarak ari dira sortzen Biriatuko ordainlekutik, Baionarako noranzko errepidean. Arratsaldeko 16:00ak zirenean, 18 kilometroraino iritsi dira auto ilarak. Goiko argazkia Ramon Emazabel irakurleak bidali du HITZAra. AP-8 autobidekoa da, Errenteria-Oreretako tunelen inguruan ateratakoa (Zamalbide ingurukoan). Autobidearen hiru bideak kolapsatuta daude. Hori bakarrik ez. Bigarren mailako errepideak ere (nazionalak esaterako) betetzen ari dira autoz, edukieraren mugan daude, batez ere Oiartzundik Irunerako bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.