Sakelakoen eta nabigatzaileen erabileraren kontrol berezia egingo du aste honetan Irungo Udaltzaingoak. Kontrolak hiriguneko kale nagusietan jarriko dituzte.

Udaltzaingoak kontrol bereziak jarriko ditu.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, ibilgailuen erabiltzaileen artean sakelako telefonoaren nahiz nabigatzaileen kontrol berezia egingo du gaurtik (astelehena) hilaren 26ra arte, igandea. Horren helburua izango da bide segurtasunean aurrera urratsak egitea.
Hiriguneko kale nagusietan eta ikastetxeen inguruetan batik bat jarriko dituzte kontrolak udaltzainek. Izan ere, debekatuta dago sakelako telefonoak, nabigatzaileak eta bestelako gailuak autoan edo edozein ibilgailutan gidatu bitartean erabiltzea.
Udaltzaingoaren arabera, horiek erabiltzen direnean, gidarien segurtasuna, ingurukoena nahiz oinezkoena arriskuan jartzen da.