Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

BAT-en emakumeen taldea ohorezkoa da

BAT Bidasoa Atletismo Taldearen emakumeen taldea estatu mailako atletismo talde onenekin arituko da lehian hurrengo sasoian, asteburuan mailaz igo delako.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/06/14
bat.emakumeak

BATeko emakumeak, Burgosen.

Igoera historikoa. Horrela definitu dute Super Amara Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) kideek emakumeen taldeak lortu duena: asteburuan, Burgosen, Espainiako Ohorezko Mailan aritzeko, hau da, estatu mailako atletismoaren mailarik gorenean aritzeko eskubidea lortu dute. Igo dira, merezimenduz eta ohorez gainera, Lehen Mailako txapeldun izanaz. Hiru urtez egon dira helburu hori lortzekotan, eta aurreko urteetako frustrazio guztiak kendu zituzten asteburuan. Zorioneko dago azken asteotan Irungo kirola. Orotara, 20 kirolariko taldeak lortutako puntuei esker dago gorenean BATen emakumeen taldea: bost senior, sei promesa, bost junior eta beste laurak Gazte Mailakoak. Horiek, egin ziren 20 probatan, bost garaipen eta beste bost bigarren postu lortu zituzten, hori izan zen igoeraren giltzarria. Atletismo jardunaldietako pasarte batzuetan bigarren postura jaitsi baziren ere, azkenean, lehenengo postua eskuratu eta zerua ukitu zuten. Hala, sailkapen nagusian, irabazle izan ziren emakume irundarrak 111,5 punturekin. Bigarren Elche taldea sailkatu zen (110), eta hirugarren, berriz, Alcorcon (97). Garaipenak, euren kategorietan, Malen Ruiz de Azuak, Tamara Perezek, Teresa Errandoneak, Eneritz Bustok eta 4x100ko taldeak lortu zituzten, eta bigarren postuak Teresa Zaraguetak, Pinar Polok, Garazi Castañaresek, Clara Viñarasek eta Nerea Oiartzabalek. Hirugarren postu bat ere izan zen, Maider Rekondok lortutakoa. Nerea Arregi, Yaiza Cristobal, Iosune Etxepare, Tamara Perez, Nahia Vicente, Marina Elosegi, Saray Arozena, Joana Arginzoniz, Ane Igiñiz, Ane Galardi eta Ana Gomez ere taldearen partaide izan ziren. BATeko kideek eskerrak eman dizkiete taldearen familia osatzen duten guztiei (kirolariak, entrenatzaileak, taldearen buruak, familiak) nahiz harrobiko talde diren Lasarte, Portugalete, La Blanca eta Haurtzarori. Ostegunean, 19:00etan, udalak harrera egingo die emakumeei lortutako igoeragatik. Zorionak eman dizkie alkateak: “Arrakasta historikoa izan da. Hiria harro dago zuetaz”. Gizonek helburua bete dute Gizonen taldeak, bestalde, helburu bakarra zuen: Lehen Mailatik ez jaistea. Madrilen jokatu zen probara justu samar iritsi arren, zaila zen helburu hori bete zuten, eta beste urtebetez Espainiako Estatuko atletismoaren bigarren maila denean ariko dira irundarrak. Asko borrokatu zuten gizonek igandeko jardunaldian laugarren izateko, hortaz, mailari eusteko behar zituzten puntuak lortzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.