Haur eta gazteentzako uda programa martxan da

Uztailerako Martindozeneak eta Kateako eta Lapitzeko Haur Txokoek egitarau zabala prestatu dute.

Uda programa aurkeztu dute gaur.

Uda programa aurkeztu dute gaur.

Haur Txokoek eta Martindozenea Gaztelekuak udaran eskainiko dituzten jardueren berri eman du gaur Josune Gomez Gazteriako ordezkariak. Uztailerako Martindozeneak eta Kateako eta Lapitzeko Haur Txokoek egitarau zabala prestatu dute. Lehenengoak, 13 urtetik gorakoei zuzendutako ekintzak prestatu ditu Uda Gazte programaren barruan, eta haur txokoek, berriz, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei begirakoak Ludo Uda programaren barruan. Ludo Udan  zein Uda Gazten urte guztian  aritzen diren haur eta gazteek lehentasuna izango dute izena emateko garaian, baina adin horietako guztiek dute izena emateko aukera. Ludo Udan jolasa natolatuak, sormen tailerrak eta irteerak egingo dituzte. Uda Gazten berriz, jaiball, Bidasoatik behera, Zugarramurdiko sorginen museoa eta paddle surfa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Izena emateko epea hilaren 13an (astelehena) zabalduko dute  eta Gaztelekuaren web orrialdean edo SAC bitartez egin beharko dute interesdunek. Informazio guztia udalaren webgunean bildu dute. 10.06.2016 UDA PROGRAMA 2016
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.