Skate Eguna, larunbatean

Skate Eguna Irungo skate parkean egingo dute, larunbat arratsaldean. Erakustaldiak, tailerrak, irristaketa libreko uneak eta lehiaketak izango dira.

skate.parkea

Navascues (HS2) eta Gomez (udala) Skate Eguna aurkezten

Larunbatean, 16:30etik 19:30era eta Irungo skate parkean, Skate Eguna egingo dute. Santiago zubiaren ondoan dago parkea. Udalak eta HS2 taldeak elkarlanean antolatu dituzte jarduerak, helburu zehatzekin: “Kirol honi merezi duen lekua ematea, eta gazteen artean skate parkearen erabilera sustatzea”. Lehiaketa, libre patinatzeko uneak, tailerrak eta erakustaldiak izango dira, besteak beste, egunaren ardatz. Horrela, lehiaketak lau mailatakoak egingo dituzte, sub 10, 14, 18 eta Open kategorietakoak. Erakustaldia Cristian Cortizo rider gazte baina eskarmentatuak egingo du, eta surfskate modalitatea zer den ezagutzeko aukera ere egongo da, JART etxeak propio egin duen taula baten laguntzarekin. Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek larunbateko 16:00etatik 16:20era eman behar dute izena skate parkean bertan. Gaur aurkeztu dute jarduera Josune Gomez Udaleko Gazteria ordezkariak eta Iñaki Navascues HS2ko arduradunak, Irungo skate parkean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.