Cipriano Larrañaga kalean eta ingurukoetan Irunentzako berritasuna dena laster jarriko dute abian: bertakoentzako aparkatzeko zonalde propioa sortuko du udalak
Lanek ondoko eremu hau hartzen dute bere barruan
TAO eremu zuria jartzekotan dira Irungo Cipriano Larrañaga kalearen inguruan: bertakoek soilik aparkatu ahal izango duten eremua da zonalde zuri hori. Hirian, lehenengoz egingo dute gisa horretako operazio bat. Hartara, nahiz eta TAOko tiketa atera, bertakoak ez direnek ezin izango dute bertan aparkatu.
1 zona izena jarri diote gune horri.
Zehazki, 34 plazarako gordeko dute inguru zurian. Horiek Cipriano Larrañaga kalean egoteaz gain, Jacobo Arbelaitz kalearen zati batean, Miguel de Astigarren beste batean, eta Txoantenearen beste eremu batean egongo dira. Denak ala denak Cipriano Larrañagaren ondoko kaleak dira.
Cristina Laborda Bide eta Herri Lan ordezkariak azaldu duenez, behin Cipriano Larrañagako lanak bukatzen direnean, horiengatik galduko diren aparkatzeko plazak gutxiago izango dira TAO zuriarekin irabaziko direnak baino, hau da, autoentzako aparkaleku gehiago egongo dira behin oinezkoentzako bihurtzen denean kalea.
Zonalde zuria ia prest dagoen arren, Labordak adierazi du informazioa banatuko dutela aldaketa horien berri emateko. Aldi berean, udalak esan du zonalde zuria jartzeko konpromisoa agertu zuela lan horien harira egindako parte hartze prozesuan.