'Cantinera'-ren egilea Amaia Martin Eraso izan da. Akzesit saria 'San Mortxis' lanari eman diote.
‘Cantinera’ kartelak irabazi du lehiaketa. Egilea: Amaia Martin Eraso
Amaia Martin Erasok egindako
Cantinera kartelak irabazi du San Pedro eta San Martzial jaietako kartel lehiaketa. Internet bidez egin den azken bozketan jaso diren 4.062 botoetatik 1.247 jaso ditu. Hortaz, 1.000 euroko saria jasoko du Martinek lehiaketa irabazteagatik.
Bigarren sari bat ere badago, akzesit saria, 200 eurokoa. Hori Cristian Alberto Crowley Carrascok irabazi du,
San Mortxis lanagatik.
Ondokoa izan da finalean izan diren bost kartelek jaso duten boto kopurua:
- Cantinera, 1.247 boto.
- Gora Irun, 1.165 boto.
- La flautista y la cantinera, 993 boto.
- San Mortxis, 400 boto.
- Hitzez hitz, gora San Martzial, 257 boto.