Herritarren partaidetzarako araudiaren lehen trazak aurkeztuko ditu Irungo Udalak

Herritarren partaidetzarako araudiaren lehen trazak Oiasso Erromatar Museoan aurkeztuko dituzte, hilaren 18an

partehartze.irun

Udalaren herritarren parte hartze saio bat

Irungo Udalak bilera egingo du hala nahi duten guztiekin herritarren partaidetzarako araudiaren lehen ildoak aurkezteko. Bilkura hilaren 18an (asteazkena) egingo dute, 19:00etan hasita eta Oiasso Erromatar Museoan. Udalak esan duenez, traza horien aurkezpena araudia osatzen ari den lantaldeak egingo du, prozesua azalduz eta erregelamendu horren egituraren proposamena proposatuz. Udalaren arabera, herritarren partaidetza “iraunkorra eta benetakoa” bermatuko duen lanabesa egin nahi dute, “herritarren iritziak eta ekintzak duen garrantzian oinarritutako araudi bat diseinatze aldera”. Araudia osatzeko lantaldean talde politikoak eta hiriko eragileek dituzte ordezkariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.