Lapuriturriko anfibio eta narrastiak ezagutzeko irteera antolatu du udalak

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehen eta horretarako, 010 telefono zenbakira deitu edota Irungo Udalaren webgunea balia dezakete.

actividad1Narrastiak eta anfibioak behatu eta identifikatzeko irteera antolatu du Aiako Harriko Lapuriturrira Irungo Udalak. Udaberria dela espezie horiek behatzeko unerik egokiena zehaztu dute antolatzaileek, “garai horretan baitaude aktiboen”. Sugandilak, apoak, uhandreak, muskerrak eta igelak ikusteko aukera izango dute besteak beste, irteeran parte hartzen duten lagunek, eta horretarako Lapuriturriko putzu, txoko eta inguruak bisitatuko dituzte  Xabier Rubio adituarekin batera. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehen eta horretarako, 010 telefono zenbakira deitu edota Irungo Udalaren webgunea balia dezakete. Gehienez 25 lagun onartuko dituzte. Irteera hilaren 14an egingo dute  lapuriturri informazio gunetik abiatuta 10:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.