Hondarribia XIV. Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren etxe izango da, Irunekin batera
Lukasz Kuropaczewski
Bihartik (ostirala) igandera arte egingo dute Hondarribiko XIV. Nazioarteko Gitarra Jaialdia. Orotara bost kontzertu egingo dituzte, baina denak ez Hondarribian: bi Hondarribiko Kultur Etxean egingo dituzte, beste bat Paradorean, laugarrena San Gabriel egoitzan eta bosgarrena Irungo Oiasso Museoan.
Gaur egin dute sei sokako instrumentuaren jaialdiaren aurkezpena Kalixa Silanes Kultura zinegotziak eta jaialdiaren zuzendari Carles Ponsek. Esan dutenez, aukera ona izango dira jardunaldiak profesional “handien” talentuaz gozatzeko. Gainera, aurten lehen aldiz gitarra eta dantza uztartuko dituen ikuskizun bat izango da.
Saio guztietarako sarrera doan da.
Honakoa da jaialdiaren egitaraua:
- Hilak 29, ostirala: 18:00etan, San Gabriel egoitzan, Carles Ponsekin kontzertu soziala.
- Hilak 29,ostirala: 20:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean, Duo Talisman taldearen kontzertua. Laurent Boutros gitarrarekin ariko da, eta Julieta Cruzado dantzan.
- Hilak 30, larunbata: 20:00etan, Hondarribiko Kultur Etxean, Parisian Guitar Quartet.
- Maiatzak 1, igandea: 12:00etan, Irungo Oiasso Erromatar Museoan, Ellipsis bikotearen emanaldia.
- Maiatzak 1, igandea: 20:00etan, Paradorean, Lukasz Kuropaczewskiren saioa.