"Alardea ezagutzen dugun bezala" manten dadin Mugarriluze emakumeen elkartea sortu dute

Mugarriluze alarde ez parekidearen alde lan egiteko sortu dute, baita Olaberria auzoan kultur eta folklore "ohitura zaharrak" berreskuratzeko ere

mugarriluze.irun

Mugarriluze elkarteko kideak

“San Martzialetako Alardea ezagutzen dugun bezala mantentzeko eta zaintzeko” helburuarekin Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea sortu dute. Alardeaz, gain, “kulturara eta folklorera lotutako ohitura zaharrak” berreskuratzeko asmoa du elkarteak, batik bat, Olaberria auzoan. Alarde ez parekideko Olaberriako konpainiarekin lotura izango du iazko urrian sortutako taldeak, eta horrek antolatzen dituen jardueretan laguntzeko asmoa du, Amaia Jauregi elkartearen presidenteak elkarteak bidalitako prentsa oharrean jakinarazi duenez. Egun 22 bazkide ditu. Aldi berean, alarde baztertzailearekin bat egiten duten beste emakumeen taldeekin bat egiten duela jakinarazi dute bertako arduradunek, “gure kezka eta helburuak partekatzen dituen emakume orok irekita dauka gure elkarteko atea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.