Maiatzaren 2ra arte egin daiteke Irungo jaietan txosna jartzeko eskaera

Txosna jarri nahi duten eragileekin horien zozketa egingo dute maiatzaren 11n. Sei txosna esleituko ditu udalak.

txosnak.irun

Txosnak, Urdanibia plazan

Gaurtik maiatzaren 2ra egin daiteke San Pedro eta San Martzial Jaietan txosna jartzeko eskaera. Onartuko diren eskatzaileen zerrenda maiatzaren 5etik eta hiru egunez jarriko dute jendaurrean, eta txosnen zozketa maiatzaren 11n egingo dute, 19:00etan, Kirol eta Kultura sailaren bulegoan. Zozketan derrigorrezkoa da eskatzaile bakoitzetik behintzat ordezkari bat egotea. Sei plaza esleituko dituzte zozketa horretan. Txosna eskaera egiteko, honako baldintzak bete behar dituzte Irungo eragileek:
  • Irunen izan behar dute egoitza soziala.
  • Kultur, gizarte, aisia edo kirol esparrukoak izan behar dute elkarte edo eragileek.
  • Elkarte edo eragile horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egon behar dira.
  • Irungo Lanbide Heziketako eta institutuetako, nahiz helduen eskolako ikasleek ere egin ditzakete eskaerak.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.