Kinielak 60.444 euro utzi ditu Irunen, hamabostekoaren asmatzaile batekin

Gipuzkoan kinielak beste bi asmatzaile izan ditu. Irungoa Enara gozotegian zigilatu zuten.

kiniela

Kiniela baten txartela, artxiboko irudian

Kinielaren hamabostekoa asmatuta (hamalau emaitzak, eta osagarria), irundar batek 60.444 euro irabazi ditu. Zehatzago: Irungo Enara gozotegian zigilatu zen txartel batek kopuru hori jaso du. Kinielaren egileak 12 euro ordaindu zituen txartela zigilatzeko, 16 apustukoa izan zen. Gipuzkoan, beste bi txartelek asmatu dute hamabostekoa, bat Donostian zigilatua, bestea Lasarte-Orian. Hortaz, baliteke Realaren emaitzan —Bartzelonari 1-0 irabazi zion larunbatean— fedea izateagatik lortu izana saria. Espainiako Estatuan, orotara, hamabost txartelarentzat izan da kinielaren sari potoloa. Denek ala denek irundarraren diru kopuru berbera jaso dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.