Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamahirugarren Jaion, hilaren 23an

Moskutik Lakaxita gunera egingo dute Jaion, kamioian La Chula Potra bide horretan giroa jartzen egongo dela

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/04/07
Jaion 2015

Iazko Jaionen irudi bat

Lakaxita gunearen hamaikagarren urteurrenean, hamahirugarren Jaion egingo dute Irunen, hilaren 23an (larunbata), arratsaldez. Aurten, Moskutik Lakaxitaraino joango den jaialdi ibiltariko kamioian La Chula Potra izango da errimak Irungo kaleetatik jaurtitzen, ozen, “Iruñako alkateari zuzendutako belarrondoko sinbolikoak famatu bihurtu zituen abeslari politikoki okerra”, Lakaxitatik esan dutenez. Ondoren, gunean, kontzertuak Elorrio, Han, El Duro bikotea, Niña Coyote y Chico Tornado eta Zura taldeekin. Gaualdia luzatzeko DJak izango dira, DJ Leire Volta eta Selektah Amunda. Festa paregabea. Jai sortzaile eta aldarrikatzaile bezala definitu dute Irungo gune askeko kideek Jaion, “hiri gris honen kaleak okupatzera eta eztitzera goaz berriro”. Eta zehazki, ekintza soziopolitiko eta kulturalez Irun eraldatzeko gai direla, eta azken boladan Lakaxita zelatan izan duen hiri antolamendurako planari erreferentzia eginaz espazioa finkatu behar dela adieraziko dute, “gauzatu diren ametsak asko direlako, baina betetzeke daudenak beste hainbeste”. Lakaxita 11 urtean feminismoa lantzeko, maskulinitatea ezbaian jartzeko, etxegabetzeen kontrako mugimendua sendotzeko, AHTa salatzeko, natura defendatzeko, kultur aniztasuna bultzatzeko, gazteen “errebeldia” aldarrikatzeko gune izan dela esan dute bertako kideek. Eta horrela jarraitu nahi dute, “Lakaxita Irungo gazteen eta kulturaren erreferente garrantzitsua izan da”. Hau da, gune autogestionatua, gizarte mugimenduen etxe, pertsonen independentziaren eremu eta kolektiboen garrantziaren gotorleku izaten jarraitu nahi dute: “Badira pastela zapuztu nahi digutenak, baina Lakaxita osatzen dugun pertsona eta kolektibook bizkotxoak bezain samurrak gara, merengea bezain krematsuak, azukrea bezain goxoak. Tarta labean da, ilusioa, kolorea eta goxotasuna osagai dituen tarta, bertan parte hartu nahi duten guztientzat den tarta, autogestioan oinarrituta dagoen eta unibertso berri bat eraiki nahi duen tarta”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.