Negozio digitalak indartzeko trebakuntza jasotzen ari dira 11 ekintzaile

Negozio digitalak hartzen ari diren indarra ikusita, ekintzaile horiek online salmentaren gaineko irizpideak eta laguntza jasotzen ari dira Bidasoa Bizirik-en bitartez.

negozio digitalak

Ekintzaileak eta Bidasoa Bizirik-en arduradunak, ikastaroaren berri emateko agerraldian

Negozio digitaletan trebakuntza jaso asmoz, Bidasoko 11 ekintzaile ikastaroa egiten ari dira otsailaren 8tik Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu Departamentuan eta Enpresa Zentroan. Irun Ekintzan-en barruko egitasmoa da. Negozioa zabaldu aurretik euren ideiak garatzeko aukera izaten ari dira ikastaroaren bitartez partaideak, eta jada negozioa dutenak hori hobetzeko saiakeran ari dira. Online salmentarako kanalak ari dira batez ere aztertzen. Bakarkako eta taldekako lanketa egiten ari dira parte hartzaileak. Enpresa egitasmoak garatzeko ere tutoretza jasotzen ari dira. Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-en presidenteak esan duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeen artean, Bidasoa Interneteko sarbideei dagokienez lehen bien artean dago, hortaz, Bidasoko ekintzaileak merkataritzako “aldaketa prozesu saihestezin horren buru” izan daitezkeela uste du. Juan Mari Altuna erakundearen presidenteordearentzat ere baliagarri izaten ari da ikastaroa “negozio digitalak modu eraginkor eta jasangarrian garatzeko, formatzeko eta babesteko”. Honakoak dira parte hartzaileak garatzen ari diren proiektuak:
  • Kotte Arretxe Bidasoko artisauek euren produktuak Internet bidez saltzeko online dendan ari da lanean, BidasoArt.
  • Arantxa Sanchez pertsonalizatutako ilustrazioa lantzen ari da, Imaginaran egitasmoarekin.
  • Bernardo Goikoetxeak ArtHondar du martxan, artisautza produktuen eta antigualekoen salerosketan oinarritutakoa.
  • Diego Morantek audioliburuen gaia du ardatz bere zerbitzurako.
  • Monica Zamorak artikuluen birziklatzea, zaharberritzea eta berrerabiltzea du helburu El desván de colores online proiektuarekin.
  • Lupe Calvo copywrtiting-ari buruzko online formaziorako gunea garatzen ari da.
  • Marcos Soduperen egitasmoa Bideosare da, multimedia zerbitzuak emateko.
  • Xabier Monjasek moda ardatz izango duen proiektua du esku artean.
  • Raquel Velascoren asmoa da arropa eta osagarrien salerosketa gunea indartzea sarean, Ai-lof-llu atelier.
  • Javier Oliden motorren piezen gaineko lanketa egiten ari da, online hori ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.