Bertso Gaua, ostegunean, mamitsu

Bertso Gaua Kabigorrin egingo dute, lau bertsolarirekin eta bertso jarriekin.

Beñat Gaztelumendi

Beñat Gaztelumendi. Argazkia: Lide Ferreira/Irutxuloko Hitza

Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearen eskutik, eta hilabete bakoitzeko lehen ostegunetan ohikoa denez, Bertso Gaua egingo dute ostegun honetan (hilak 7) Kabigorrin. 19:30ean hasiko da saioa, lehenik, Uxue Larrukerten bertso jarriekin; atzerrian bizi da, baina Irunabarreko kideek esan dutenez, haren ekarpena ziur iritsiko dela Kabigorrira. Bertso jarrien ondoren, saioa. Jokin Bergara (Eibar), Iñaki Murua (Gabiria), Beñat Gaztelumendi (Añorga) eta Aitor Errazkin (Irun) bertsolariak arduratuko dira Manu Goioganak jarritako gaiei irtenbidea emateaz. Lortuko dute, publikoak ere horretan lagunduko duelako. Osteguna bukatzeko, afaltzeko aukera badago Kabigorrin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.