Sutea larunbatetik iganderako goizaldean izan zen. Lokalaren goiko zortzi etxebizitzetako bizilagunak kalera atera arazi zituzten suhiltzaileek, badaezpada.
Sutea izan zen lokalean, suhiltzaileak lanean. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
Larunbatetik iganderako goizaldean, 04:00ak aldera, sutea piztu zen Portua auzoko Madalen kaleko lokal batean. Hutsa zegoen, eta gazteek erabiltzen zuten. Sutearen ondorioz lokala txikituta gelditu zen, eta gainera, badaezpada, suhiltzaileek lokalaren goialdeko bizilagunak (zortzi etxebizitza daude) kalera aterarazi zituzten. Etxearen egitura egurrezkoa da.
Kalte materialak bai, baina ezbehar pertsonalik ez zen izan. Bizilagunen artean ezinegon handia sortu zuten gertakariak.