Luis Mariano eta Artaleku arteko igogailuak egiten hasi dira

Igogailuak 2017rako egongo dira prest. Bi jarriko dituzte, lehena Luis Marianotik bertako merkataritza gunearen goialdera, eta bestea handik Artalekura.

igogailuak.artaleku

Behin obra bukatutakoan itxura hau izango du eremu horrek

Luis Mariano eremuaren eta Artaleku kiroldegiaren arteko hamabost metroko tartean mugikortasuna hobetzeko igogailuak jarriko dituzte. Gaur hasi dira horiek jartzeko lanak, Artaleku inguruan. Udalak esan duenez, bederatzi hilabetean egingo dituzte bi igogailuak. Lanen aurrekontua 1.058.711 eurokoa da, eta Urbycolan enpresak egingo ditu. Bi igogailu jarriko dituzte. Lehenak, Luis Mariano eta bertako zonalde komertzialaren goiko aldea lotuko ditu, bost metroko altueraraino iritsiz. Han bigarren bat egingo dute, Artalekurainoko 10 metroko gora-behera gainditzeko, eta pixka bat inklinatuta egongo da. Bi igogailuen ondoan eskailera berriak egingo dituzte, zuzenean Luis Marianotik Artalekura doazenak. Gainera, egitasmoaren barruan dago Artaleku ondoko aparkalekurako autoentzako sarrera hobetzea. Cristina Laborda udaleko Bide eta Lan ordezkariak esan duenez, lan horiekin zonalde horretako mugikortasun oztopoak desagertuko dira, “kontuan hartu dugu Artalekura adineko jende asko doala”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.