Gaurtik, Irunbus zerbitzuak prezio berriak ditu

Irunbus zerbitzuak herrialdeko tarifekin bat egin du. Garraio publikoa erabiltzen duen irundarren %80k du Mugi txartela.

irunbus

Irunbusen autobus bat

Gipuzkoako txartel bakarraren tarifetara egokitzeko, Irungo autobus publikoen zerbitzuak (Irunbus) txartelen prezio berriak ditu. Udalbatzak azaroan onartu egin zituen tarifa berriak, hiriaren ordenantza fiskalen arabera eta herrialdeko zerbitzuekin bat egiteko. Honakoak dira prezio berriak:
  • Aldizkako txartelaren prezioa: 1,40 euro.
  • Txartelaren prezioa, Mugi txartelarekin (Hilabete bakoitzeko lehen 20 bidaiak): 0,77 euro.
  • Txartelaren prezioa, Mugi txartelarekin (Hilabete bakoitzean 21 bidaiatik 50era): 0,62 euro.
  • Txartelaren prezioa, Mugi txartelarekin (Hilabete bakoitzean 50 bidaiatik gora): 0,14 euro.
  • Gau Txori autobus zerbitzua: 1,50 euro.
  • Taxibusa: 1,40 euro.
  • Landa eremurako garraio zerbitzua: 1,40 euro.
Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak zehaztu du aldizkako txartelaren prezioa bost zentimotan igo dela, baina hiri barruko autobusen zerbitzua irundarren %80k Mugi txartelarekin ordaintzen duenez, erabiltzaileentzako oro har onuragarri direla tarifa berriak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.