Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Paella olinpikoa, hurrengo erronka

Aro modernoko Hondarribiko III. Herri Olinpiaden hurrengo proba egingo dute hilaren 9an. Sukalde lanetan, paella onena egiten saiatuko dira 400 lagun. Prestatutakoak mahaiaren bueltan disfrutatuko dituzte ondoren.

Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia
2016/04/01
p016_f01Aro modernoko III. Herri Olinpiadetan murgilduta daude hondarribiarrak. Horien barruan, hurrengo larunbatean (hilaren 9an) izango dute hurrengo hitzordu handia. Paella lehiaketa da olinpiaden barruan antolatu duten hurrengo erronka. Pozik daude antolatzaileak, 400 lagunek eman baitute izena parte hartzeko. Putteruan Alabak, Klaro Kon Gas eta Josu Belea Makil Idorrean taldeak ari dira proba horren antolaketa lanean. Azken talde horretako kidea da Telmo Flores, baikor azaldu da lehiaketak izan duen erantzunarekin: «Lehenengo aldia da paella lehiaketa antolatu dugula. Aurretik, aro modernoko lehen olinpiadetan, proba gastronomikoa egin genuen, pintxo lehiaketa zehazki, baina halakorik ez dugu antolatu orain arte». Olinpiadetan arrakasta gehien izaten duten egunak bazkariak antolatzen dituzten egunak direla esan du Floresek, «horren harira iruditu zitzaigun halako proba bat antolatzea ongi legokeela. Bazkaria egiten dugunean talde ezberdinak arduratzen dira hura prestatzeaz eta lan handia izaten dute. Proba honekin, lehiaketa egin eta ondoren afaria egiteko baliatuko ditugu prestatutako paellak». Jakia egiteko osagaiei ez diete mugarik jarri, «talde bakoitzak erabakiko du zein osagai erabili nahi dituen lehiaketarako». Hori bai, aurretik prestatutakorik ezingo dute erabili sukaldariek, «baldintza bakarra da guztia bertan prestatzea. Salda, adibidez, prestatuta eramateko aukera izango dute, baina gainontzekoa bertan egin beharko dute», esan du Floresek. 400 parte hartzaile Momentuz arrakastatsua izaten ari da lehiaketaren prestaketa. Martxoaren 19an amaitu zen izena emateko epea, eta laurehun lagunek egin dute bat paella lehiaketarekin. Hitzordurako gonbidapen berezia egin diete, gainera, 1980eko eta 1990eko hamarkadetako herri olinpiadetan aritu ziren garaiko gazteei: «Garai hartako 100 lagunek eman dute izena eta aro modernoko olinpiadetan ari diren 300 lagunek. Beraz, pozik gaude emaitzarekin momentuz». Parte hartuko duen talde bakoitzak, bere taldekideek jateko adina paella egin beharko dute. Taldeen osaera ere ezberdina dela gaineratu du Josu Belea Makil Idorrean taldeko kideak, «talde batzuk 10 lagunez osatuta daude, baina badaude 30 lagun dituztenak ere». Kaleak bizirik mantendu Hilaren 9ko arratsaldeko seietan piztuko dituzte suak. Orduan hasiko dira sukaldatzen parte hartzaileak paella onenaren bila. Zain izango dituzte Hondarribiko ostalariek osatutako epaimahaiko kideak, denak dastatzeko eta epaia emateko. Zailena, lehiaketa bera martxan jartzea izan dela aitortu du Floresek, «behin hasita nahikoa erraz doa guztia». Lekua aukeratzerako zailtasunak izan dituzte, gazteak azaldu duenez: «San Pedro kalean egin nahi genituen lehiaketa eta afaria hasiera batean, baina udalak esan zuen jende gehiegi ginela bertan sartzeko, eta azkenean Arrantzale Auzoan egingo dugu». Arroza kiloka enkargatu dute egun horretarako, baina eguraldi ona ere eskatu omen dute, «aterperik ez dago, beraz, espero dezagun eguraldia lagun izango dugula». Olinpiada modernoak aurrerapausoa izan direla zalantzarik ez du Floresek, «garai batean egiten zirenak berrartzea garrantzitsua izan da gure herriarentzat. Herri olinpiadek indarra dutela erakutsi dute». Oraindik parte hartzera animatu ez direnei ere bidali die mezua, «oso ongi pasatzen da, jende asko ezagutzen duzu eta Hondarribiko kaleak bizirik mantentzeko bidea dira. Hondarribiko elkarbizitzan ezer ez izatetik herri olinpiadak izatera heltzea, eta hainbeste jende biltzea haien inguruan, urrats garrantzitsua izan da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.