2015ean, ia milioi eta erdi kudeaketa lan egin dituzte Irungo HAZ zerbitzuan

HAZ zerbitzua batez ere Internet bidezko tramiteak egiteko erabili dituzte irundarrek.

haz.irun

San Martzial kalean dago HAZen bulegoa

Irungo Hiritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) 1.431.548 tramite eta kudeaketa lan egin zituen iaz, 2014an baino %13,8 gehiago. Errekorra da, inoiz baino herritar gehiagori egin die harrera. Gehienak Internet bidez egin ziren, 1.231.822 (%14,7ko hazkundea), baina makina bidezko tramiteek, askoz gutxiago izan arren (47.891) izan zuten hazkunde nabarmenena, %65,4. Aurrez aurre, bulegoan, 83.414 bisita jaso zituen HAZek. Udalak baikor egin du datu horien irakurketa. Pedro Alegre Informazio Gizarte eta Herritarren Parte Hartzerako ordezkariaren arabera, 2013an abiatutako aldaketek eragina izan dute herritarrei emandako zerbitzuan, “herritarren beharrei irtenbidea emateko garaian asmatzen ari gara”. Horren harira, Irun Txartelarekin egindako eragiketak nabarmendu ditu udal ordezkariak, esanaz, jada 16.000 irundarrek baino gehiagok dutela hiriko hainbat zerbitzu erabiltzeko txartel hori. HAZ zerbitzuaren memoria osoa Irungo Udalaren webgunean ikus daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.