Juanjo Aranburu kirolaria harrera egin dio udalak
Kako Aranburuk
brontzezko domina lortu du Munduko Kopan skeet modalitatean eta horren harira, harrera egin dio gaur udalak. Jose Antonio Santano alkatea udalbatzako beste kide batzurekin batera egin dio harrera Aranbururi. Azken hori, familia eta lagunekin izan da. Kirolari irundarraren lorpena “poztekoa eta arro egotekoa” dela esan du Santanok.
Irungo historia liburua eman dio Santanok opari kirolaria.
Nazioartean sari ugari lortu ditu aranburuk eta Irun Joku olinpikoetara bi alditan eraman du, Pekinera eta Londresera, hain zuzen ere. Irungo kirolaren galan 2011. urteko kirolaririk onena izendatu zuten eta San Pedro eta San Martzial jaietako pregoia egin zuen 2008an Julen Aginagalde eta Ana Rubio kirolari olinpikoekin batera.