160 katu inskribatu dituzte erakusketan eta horiek guztiak Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Eusropako Txapelduna eta Europako Txapeldun Handiaren tituluak lortzeko lehian ariko dira.
160 katu ikusteko aukera izango da
Nazioarteko Katu Erakusketa egingo dute asteburuan Ficoban, Frantziako Amobs Star elkarteak antolatuta. 160 katu inskribatu dituzte erakusketan, eta horiek guztiak Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna eta Europako Txapeldun Handiaren tituluak lortzeko lehian ariko dira. Hamargarren aldia du, gainera, erakusketak, eta horren harira larunbatean 16:00etatik 17:00etara lehoi katu alerik onena aukeratu ahalko dute bisitariek.
Katuen arraza exotikoak ikusteko aukera ere eskainiko du erakusketak eta besteak beste, Turkiako angora, Bonbai katua, eta Burmes amerikarra arrazak izango dira. Erakusketa 10:00etatik 18:00etara izango da zabalik larunbatean eta igandean. Sarrerak, berriz, 4 euro balio ditu helduentzat eta 2 euro 7 eta 12 urte arteko haurrentzat. Zazpi urtetik beherakoek doan izango dute sarrera. Erakusketara hurbiltzen direnek, gainera, doako aparkalekua izango dute.