Lakaxita guneko kideek udaleko ordezkarien ahotik jaso dituzte San Miguel-Anaka hirigintza egitasmoaren gaineko xehetasunak.
Politika protagonista izango da egun osoz
Lakaxita guneko ordezkariek, eta Irungo Udaleko Hirigintza ordezkari Xabier Iridoy eta Hirigintza saileko arkitekto Mikel Gargallok batzarra egin zuten hilaren 17an, gunearen gaineko informazioa elkartrukatzeko,
San Miguel-Anaka hirigintza operazioaren harira. Lakaxitako kideek adierazi dute, batzarraren berri emateko bidalitako oharrean, udalak ez duela asmorik epe laburrera gune askearen eraikina eraisteko: “Horrek lasaitasuna ematen digu, eta Lakaxita eta bertan egiten diren jarduerak mantendu eta zabaltzeko hautua egiten dugu”.
Guneko kideek jakinarazi dute batzar horretan udaleko kideek aitortu zietela bertan egiten den lana, “Lakaxitari bizia ematen diogun pertsona eta kolektibo sozial guztien ibilbide eta lanaren aitorpen esplizitua eginez”, eta lan horren onarpena egiteaz gain, Lakaxitaren biziraupenerako lan egingo duela ere esan zieten udal ordezkariek guneko kideei.
Biziraupen hori ziurtatzeko udal gobernuarekin komunikazioa mantentzea egokitzat dute eremu askeko lagunek.