Hirigunean eta ikastetxeen inguruan jarriko ditu kontrolak Udaltzaingoak, apirilaren 3ra arte.
Irungo Udaltzaingoak jarriko ditu kontrolak
Irungo Udaltzaingoak kanpaina berri bati ekin dio aste honetan, apirilaren 3ra arte: hiriguneko kale nagusienetan nahiz ikastetxeen inguruetan kontrolak jarriko dituzte, auto nahiz motorrek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) gaindituta eta asegurua egunean dutela ziurtatzeko.
Kanpainaren helburua da hiriko ibilgailuen jabeei jakinaraztea zein garrantzia duten horien segurtasun sistemek. Hala, IAT pasata izateak ibilgailuen segurtasuna bermatuta dagoela esan nahi du, eta asegurua egunean izateak edozein ezbehar gertatuko balitz kalte materialei zein pertsonalei aurre egiteko balioko luke. Horrek, istripuak gertatuko balira, horien eragina gutxituko lukeela sinetsita dago Udaltzaingoa.
Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoaren barruan dago kanpaina.