Irailaren 16tik 18ra egingo dute Expogrow, Kalamuaren Nazioarteko Azoka. Ficoba osoa, eta gehiago hartuko du.
2015eko Expogrow azokan, lehiaketa bat
Bosgarren
Expogrow handiena izango da. Kalamuaren Nazioarteko Azokak irailaren 16tik 18ra Ficobako espazio guztiak hartuko ditu, pabilioiak eta kanpoko eremuak: azpiegiturako hiru pabilioien 12.000 metro koadroak, kanpoaldeko azalera handi bat, eta hori gutxi balitz, aurten beste 1.000 metro koadro erantsi behar izan dizkiote antolatzaileek kalamuaren jaialdiari. “Erakusketarien eskaera asko handitu da”, esan dute antolatzaileek.
Lau ardatz nagusi izango ditu aurtengo Expogrow azokak: ohiko erakusketarien feria, Kalamuaren V. Nazioarteko Foro Soziala —sektorearen ezaguerarako eta zabalpenerako foroa da—, kontzertuak eta B2B (Business to Bussines gunea, sektoreko kideen negoziorako gunea).
Musika emanaldiei dagokionez, lehen konfirmazioa iritsi da: irailaren 16ko kontzertuetan (ostirala) JoeyStarr eta Nathy raperoek hartuko dute erakustazokaren kanpoaldeko karpako oholtza.