Oarsoaldea eta Bidasoko bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta.
Hartu Trenaren iniziatiba berria
Sare Herritarraren
Hartu Trena dinamikaren barruan, lau mendi tontorreraino eramango dute euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria apirilaren 3an, igandea. Gorbeia, Anboto, Txindoki eta Beriain mendiak aukeratu dituzte horretarako.
Oarsoaldea eta Bidasoko bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta. Hainbat mendizalek bat egin dute Sarek abiatutako giza eskubideen aldeko trenarekin, eta beraiek bultzatu dute Lau Tontorrak iniziatiba. Besteak beste, Juanito Oiartzabal, Alberto Zerain eta Eneko eta Iker Pou anaiek babestu dute iniziatiba.
Txindoki tontorrera igotzeko 09:30ean abiatuko dira Larraitzetik.