Serafin Zubirik eta musika bandak Nino Bravo eramango dute Itsas Etxera

Larunbatean Recordando a Nino Bravo izenburuko emanaldi berezia eskainiko dute auditoriumean.

Serafin Zubiri Nino Bravo

Emanaldirako entseguetako bat

Serafin Zubiri musikari eta abeslari nafarra Nino Bravo izango da Hondarribian. Recordando a Nino Bravo izenburuko emanaldi berezia eskainiko du larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ohi bezala, pianoan eseriko da Zubiri, eta, espreski Itsas Etxeko emanaldirako, Hondarribiko Hiria Musika Banda izango du ondoan. Alazne Alberdik zuzenduko du banda, eta Iñaki Urkizuk egin ditu musika moldaketak. Kantante valentziarraren abesti ezagunenetako asko entzungo dira Itsas Etxean, hala nola, Un beso y una flor, Noelia edota Libre. Sarreraren prezioa 5 euroan zehaztu dute, eta dagoeneko eros daitezke Arma Plaza kultur gunean, edota Interneten. Larunbatean ere izango da erosteko aukera, Itsas Etxeko leihatilan, kontzertua hasi baino bi ordu lehenagotik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.