STOP Gordofobia y las panzas subversivas liburua aurkeztuko du Magadalena Pyñeirok hilaren 28an, Lakaxitan. Liburu horrek
lodifobia-ren aurkako aldarria egiten du, eta Interneten bogan jartzen ari den “aktibismo lodiaren” gaineko azalpenak eman dituzte.
Horrela,
lodifobia kontzeptua definitzen du Pyñeirok, zein eremutan ematen den eta fobia horrek dituen balizko sustraiak zein zapalkuntza mekanismoak. Pyñeiroren arabera, emakumeek bereziki pairatzen dute
lodifobia, eta antilodifobiak borroka feministarekin egin ditzakeen aliantzak aztertuko dituzte hitzaldian.