[Argazki galeria] Haur, guraso eta haurdunentzako mundua

Haurtxoen Azoka egiten ari dira erakustazokan, eta bihar arratsaldera bitartean, 0-12 urteko haurrentzako eta guraso berrientzako hainbat produktu erosteko aukera izango da.

Haurtxoen azoka

Haurtxoen azoka, Ficoban

Haurdun dauden emakumeak, familiak… gaur horiek ziren Ficobako atarian nagusi. Izan ere, lehenengoz, Haurtxoen Azoka egiten ari dira erakustazokan. Hiru egunez, guraso izango direnek eta guraso berriek denetik aurkitu ahal izango dute haurdunaldiarekin edo 0-12 urtera arteko seme-alabei lotutako produktuei dagokionez, lehenengoz antolatu duten Haurtxoen Azokan. Arropak, aulkitxoak, mantak, baberoak, jostailuak… ikus daitezke han-hemen, eta asko, gainera, prezio berezian. Hainbat produktu erdi prezioan ere ikus daitezke. Baina bestelako eskaintzarik ere bada: esate baterako, haurdun dauden emakumeek 4D formatuan bere seme-alaba ikusteko aukera izango dute, han bertan ekografia bat eginda. Saltokien postuez gain, hitzaldiak eta tailerrak ere ematen ari dira Haurtxoen Azokan. Gaur arratsaldean, esaterako, elikadurari buruz jardungo dira, Alimentación desde el embarazo: desmontando mitos hitzaldian. Edonola ere, egitarau guztia hemen aurki daiteke. Seme-alabak dituzten gurasoek ere erosketak egiten dituzten bitartean, haurrak jolas parkean uzteko aukera izango dute, eta taberna zerbitzua ere badago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.