Txingudi Rugby taldearen kategoria guztietako jokalariak, entrenatzaileak nahiz zuzendaritzako kideak agertuko dira kromoetan.
Txingudi Errugbi Taldea
Kirol talde handiek bezala, Txingudi Rugby Club taldeak kromo bilduma izango du. Hamarnaka kromo izango ditu albumak, taldearen kategoria guztietako nahiz zuzendaritzako eta talde teknikoko kideen aurpegiekin. Bilduma zaleek badute beste argudio bat zaletasun horrekin jarraitzeko, baina ez bakarrik mundu mailako kirolariekin, Irungo eta Hondarribikoekin ere.
Cromogal enpresarekin egindako akordioari esker egingo da bilduma. Hala, igande honetatik bertatik jarriko dituzte salgai bildumaren albuma, eta kromoak. Izan ere, etzi (igandea) 13:00etan kolekzioaren aurkezpena egingo dute Plaiaundiko kirol instalazioetan, eta bertan has daitezke erosten zaleak kromoak. Bidasoko hainbat tokitan ere salgai jarriko dituzte.
Errugbi taldetik esan dutenez, bildumak taldea ezagutarazten lagunduko du, barne mailako kohesioa indartuz, eta Irun nahiz Hondarribiarekin lotura estutuz.
Olaketa Judo Taldearen partekatuko dute albuma.