Irungo Euskal Jiraren presidentea hil da, trafiko istripuan
Beran izandako istripua hil egin da Euskal Jiraren presidentea, N-121 errepidean. 43 urte zituen irundarrak.
Irungo Euskal Jiraren presidentea, Asier Martiarena, trafiko istripuan hil da gaur goizean. N-121 errepidean izan da istripua, Beran. 42 urte zituen Martiarenak.
Erreakzioak
Irungo Udalak, Jose Antonio Santano alkatearen hitzetan, dolumina eta elkartasuna adierazi die Martiarenaren senideei, lagunei eta Euskal Jira antolatzen dabiltzanei, “hiriarentzako galera handia izan da. Euskal Jiran, borondatez lanean ari zen lantalde bat gidatzen zuen”.
Santanok, aldi berean, N-121 errepide horretan istripua izan delako triste agertu da, “zoritxarrez, errepide horretan azken aldian istripu asko ikusi ditugu. Nahiz eta hobekuntza lanak egin izan, oraindik ere gaurkoa bezalako albiste tragikoak jasotzen ari gara”.
Irungo EAJk ere dolua azaldu du galeragatik. Familiari doluminak eta elkartasuna adierazi dizkiete jeltzaleek. Xabier Iridoy udal taldearen bozeramaileak aitortu du “hunkituta” geratu dela albistearen berri izan duenean, “zoritxarreko berria izan da. Euskal kultuaren alde gogor lan egin duen pertsona izan da Asier Martiarena, Euskal Jiraren alde eskuzabaltasunez lan egin duena. Bere usteak eta sinisteak beti aurrera atera ditu, eta nola ez, hain maitatua dugun euskara zaindu du. Hiriak huts handia nabarituko du, Asier”.