Atzo inauguratu zuten Belaskoenea auzoko adinekoentzako lokala. 64 metro koadroan, nahi dutena egiteko aukera izango dute auzoko erretiratuek
Atzo inauguratu zuten Belaskoenea auzoko lokala
Atzo zabaldu zuten Irungo Belaskoenea auzoko adinekoentzako lokala. Bost hilabeteko lanen ondoren, Ferrones kaleko 32. zenbakian dagoen aisia eta elkartzeko azpiegitura martxan da. Bertan auzoko adinekoek hainbat jarduera egiteko aukera izango dute, aretoaren zatirik handiena oztoporik gabekoa delako. Hartara, espazio horretan jartzeko—64 metro koadrokoa da orotara egoitza— jartzeko 40 aulki eta sei mahai tolesgarri dituzte, bi ordenadore eta telebista izateaz gain.
Irungo Udalak jakinarazi du lokal hori egiteko ideia aurrekontu parte hartzaileen egitasmoaren barruan plazaratu zela, eta boto asko jaso zituenez, egin dela.