Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Iritzia
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ezer ez dutenen aterpe

Irun
Gizartea

Bazterketa arriskuan daudenei erantzuna eman nahian lanean dihardute Irungo jantoki eta topaleku sozialak. Jatekoaz harago, harremanetarako gunea da, eta laguntza jasotzen dute bertan.

2016/02/29
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Irungo_jantoki_sozialaJatekoa, goxo egoteko espazioa, babesa ematen diete jantoki eta topaleku sozialak bazterketa arriskuan daudenei Irunen. 2010 urtean abiatu zuen esperientzia Irungo Udalak, eta urte hartatik etengabe egin dute erabiltzaileen datuek gora. Lehen urtean 38 lagunek erabili zuten jantokia, eta iaz, 192k. Topalekuak, berriz, 537 lagun hartu zituen iaz. Jantoki sozialean, egunero gosea uxatzekoa aurkitzen dute, «baina ez genuen soilik elikadura beharra estali nahi», esan du Nadia Fabok. Fabo Rais Euskadiko langilea da, elkarte horrek kudeatzen du udal zerbitzua, eta  jantoki zein topaleku sozialeko arduraduna eta teknikaria da. Jantokiarekin batera topalekua martxan jartzea erabaki zutela  gaineratu du: «Jantokirako txartelarekin heltzen den jendeak jateko beharra baino ez duela esaten du gehienetan, baina jateko behar horren atzean, gosearen atzean, beste behar asko izaten dira ezkutuan». Horren erakusle da jantoki sozialera jotzen duten lagunen artetik, seik izan ezik, beste guztiek topalekua erabiltzen dutela. Erabiltzaile batekin izandako esperientzia kontatu du horren harira Fabok: «Jantokirako txartelarekin heldu zen eta elkarrizketa egiteko unean hitz egiteko behar handia zuen. 20 urtez ikusi gabeko ama aipatu zuen. Harekin harremanetan jarri nahi zuen. Gosearen gainetik amarekin etendako harremana berriz ere hartzea lehentasun zuela argi utzi zuen. Bere kasuan helburu bat bagenuen, amari deitu eta gaia lantzea». Topaleku eta jantokian, informazioa, bitartekaritza-eskuhartzea, hezkuntza eskuhartze eta psikosoziala, elikadura, higiene pertsonalerako gunea, garbigailu zerbitzua eta laguntza gunea topatuko dituzte erabiltzaileek. Horietara heltzen denaren egunerokoa nolakoa den azaldu du Fabok. Hamarretan zabaltzen ditu ateak jantoki eta topaleku sozialak, eta iritsi berriekin elkarrizketak egiten dituzte bertan lanean ari diren hiru profesionalek. «Akonpainamendutik, loturatik, egiten dugu guk lan», esan dute, «eta horizontaltasuna oinarri hartuta». Fabok argi du teknikoek ezin dutela zerbitzura joaten direnen gainetik egon: «Beraiek dira protagonistak, gu eskaileran gora egiten joateko laguntzaileak gara, bitartekoak ematen dizkiegu, baina euren denborak eta beharrak errespetatuta, beraiek markatzen dute erritmoa zein intentsitatea. Topagunean zein jantokian oinarrizko irizpideak ematen dizkiegu, baina beraiek kudeatzen dituzte, bazterketa arriskuan dauden horiek ahaldundu nahi ditugulako». Erabiltzaileek kudeatu Elkarrizketa eginda, baliabideen berri ematen diete, eta elkar ezagutzeko aukera dute erabiltzaileek eta zentroan lanean ari diren profesionalek. Hortik aurrera, dutxa, higiene pertsonalerako gaiak, garbigailua, eta irakurri, atseden hartu, edo kafearen txokoa dituzte aukeran erabiltzaileek. «Gosaltzeko aukera izaten dute, eta 13:00etan jantoki soziala zabaltzen dugu. Topalekuko gune ezberdinak beraiek kudeatzeko aukera ematen diegun moduan, jantokian ere erabiltzaileek erabakitzen dute non eta norekin eseri».  
Bazterketa arriskuaren mehatxua edonori egokitu dakioke Elkarrizketa eginda, baliabideen berri ematen diete erabiltzaileei
Egunero bero jaten dute jantokiari esker, baina bazterketa arrisku horretatik irteten laguntzeko eskaintzen dizkieten bitartekoak ere baliatzen dituzte: «Curriculuma egiten laguntzen diegu, ordenagailua dute Lanbideren lan eskaintzak kontsultatzeko, egunkariak irakurtzeko aukera, lan elkarrizketak prestatzen laguntzen diegu, posta zerbitzua dute…». Esku hartze komunitarioko teknikari arduraduna da Feli Goikoetxea, eta kexu da jendeak oro har erakusten duen jarrerarekin: «Gutxi ezagutzen da bazterketa sozialaren gaia, eta askotan entzuten dugu ‘horiekin egiten duzue lan, dirua edariarekin xahutzen dute horiek’, edo ‘horretara heldu badira zerbaitegatik izango da’. Ezin da ahaztu pertsonek, guztiek, eskubideak dituztela, gaitz psikikoak edo alkoholarekin edo drogekin menpekotasun arazoak dituztenek ere, edo bestelako arrazoiengatik bazterketa arriskuan daudenek. Guk egiten duguna ez da karitatea, ez dizut ematen nahi dudalako, ematen dizut horretarako eskubidea duzulako».  
18.523 banatutako menuak 2015. urtean 18.523 menu banatu zituen Irungo jantoki sozialak. Urte bereko martxoa, apirila eta maiatzean nabarmen gora egin zuen jantokiaren erabiltzaileen kopuruak. Guztira 192 erabiltzaile izan zituen urte osoan eta horietatik 107 berriak izan ziren. Akonpainamendu gunean, berriz, 18.936 zerbitzu egin zituzten, 278 erabiltzailerekin.
Nadia_Fabo_jantoki_eta_topGaur egun kalean bizi den jendearen profila eta itxura aldatu dela zehaztu du Goikoetxeak: «Asko aldatu da daukagun irudi hori. Gaur egun kalean bizi den norbait kaletik ikusi, eta ez genuke sinistuko hala bizi dela. Topalekura etorrita dutxa hartzeko aukera dute,  baita arropa garbitzeko ere, eta askotan ez genuke pentsatu ere egingo ikusten ari garen hori kalean bizi dela, bazterketa arriskuan dagoela. Garai bateko itxura eta profila mantentzen dituztenak ere badira, noski». Argudio hori indartzeko, aste honetako adibide bat jarri du Fabok: «Bi gizon etorri ziren nigatik galdezka. Ez nekien nor ziren, bisitan ote zetozen, komunikabide batetik edo… Jantokirako txartela atera zutenean jakin nuen erabiltzaile berriak zirela». Izan ere, egoera egun batetik bestera aldatu eta bazterketa arriskuaren mehatxua edonori heldu dakiokeela esan dute Fabok eta Goikoetxeak. Gaineratu dute jendeak oro har pentsatzen duela jantokian eta topalekuan jatekoa eta dutxa soilik eskaintzen dietela beharra dutenei, «baina ez da hori bakarrik, heziketa eta laguntza lana ere badago, eskuhartzea handia da zerbitzu honetan». Gatazkarik ez guneetan Bazkalordua amaituta tarte laburrez ixten dituzte ateak jantokiak eta topalekuak, baina erabiltzaileen beharrei jarraituz, iaz arratsaldez zabaltzen hasi ziren. 16:30etik 19:00etara dago zabalik arratsaldez, eta goizak baino lasaiagoak izaten direla esan du Fabok, «interbentzio gehiago izaten ditugu goizean. Arratsaldea lasaiago joaten da. Tailerrak egiteko aukera izaten dute orduan. Erabiltzaileek beraiek esaten dute zer egin nahi duten». Udaletxeko bulegoa utzita, gizarte zerbitzuetatik hurbil den jantoki eta topaleku sozialera abiatu da Hitza. Fabok bertan giroa ona dela eta arazorik ia ez dutela izaten esan du, «baten bat izan da, baina ez da gune gatazkatsua, jendeak nahikoa du duen egoerarekin, eta ez du gatazketan sartu nahi. Iaz zortzi lagunekin-edo izango genuen arazoa, eta kasu horietan denbora batez zerbitzura ez etortzeko eskatzen diegu». Hainbat erabiltzaile daude Topalekuan Hitza heldu denean, eta denek agurtu dute. Fabok beraien izenez deitu ditu agurtzerakoan. Kafea prestatzen ari da erabiltzaile bat zerbait beroa hartu nahian; mahaiaren bueltan beste hiru hitz egiten ari dira; bestea atseden gunean dago. Jantokia hutsik dago oraindik. Erabiltzaileak futbolzaleak direla zalantzarik ez dago, futbol posterrak nagusi direlako, «erabiltzaileek erabakitzen dute dekorazioa jantokian zein topalekuan», esan du Fabok. Gizon gehiago Jantokia eta topalekua lotzen dituen pasiloan kokatuta daude dutxak eta komunak, gizon eta emakumeentzat bereizita, baita garbigailua eta lehorgailua dituen gela ere. Horien arteko paretan tailerrak biltzen dituen murala: erlaxazioa, bideo foruma, partxisa, bingoa, puntua… Tailerrak ere erabiltzaileek erabakitzen eta proposatzen dituztela esan du Fabok. «Mus partidak ere antolatzen dituzte, gunea beraien gustuen arabera antola dezatela nahi dugu», zehaztu du. Erabiltzaileak jatorri eta adin guztietakoak direla esan dute arduradunek, «alde handiarekin, bertaratzen den jendearen gehiengoa gizonak izaten dira. Adinari dagokionez, berriz, denetarik dago». Hamaika pertsona eta hamaika behar ezberdin daudela argi dute, «bakoitzak bere egoera dauka. Gehienek motxila handia dute soinean».

“Erabiltzaileak jaitsi badira ere, iaz 192 lagunek jo zuten jantoki sozialera”Sergio_Corch_n_Gizarte_Ong

2010 urtean sortu zenuten jantoki soziala, eta ordutik 30 lagunentzako menua ematen hasi, eta 90era heldu zineten 2014an. Zein da egoera gaur egun? Antzeko kopuruetan galbitza, baina apur bat behera egin dugu,  hori berri ona da. Diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) ez dutenentzat begirako baliabidea da, hori baino gutxiago jasotzen dute, eta gizarte zerbitzuetatik bideratutakoak dira. Egia da hilabete batzuetan jaisten dela eta besteetan igotzen dela, aldakorra dela. Zein baldintza bete behar dituzte jangelara joaten direnek? 18 urtetik gorakoak behar dute izan eta bazterketa arriskuan egon. Hasiera batean ezinbestekoa zen Irunen erroldatuta egotea, baina egun ez da horrela, bertan daudela jakinda erroldarik gabe ere jaso dezakete jangelerako txartela. Azken baldintza da DBEren pareko diru sarrerarik ez izatea, 617 eurotik behera kobratzea. Zein da jangela sozialaraen erabiltzaileen profila? Krisiarekin asko aldatu dira gauzak. Gaur egun Irungo jendea badago, Espainiako Estatuko beste erkidegotakoak ere, eta gero migratzaileak, krisia azken horiek pairatzen dute gehien. Adinari dagokionez denetarik dago, eta gizonak askoz ere gehiago dira emakumeak baino. EAEkoak izan dira erabiltzaileen %24a aurreko urtean. Espainiako Estatuko herrialdeetakoak %13 izan dira, eta %26 magrebiarrak. Erabiltzaile guztien artetik %80 gizonak izan dira, eta %20 emakumeak. Datu horiek jantoki sozialari dagozkionak dira. 192 erabiltzaile izan ditugu orotara, eta horietatik 107 berriak izan dira. Adinari dagokionez, berriz, kopururik handiena 40 eta 44 urte artekoak dira. 2010. urtean eguneko 14 lagun jasotzen bagenituen jangelan, 2015ean 51 izan ditugu. Halere jaitsi egin da, 2014ean 55 zirelako. Oarsoaldean eta Bidasoan jantoki sozial publiko bakarra zarete. Zergatik abiatu zenuten esperientzia hau? Ni ez nintzen kargu politikoa martxan jarri zenean. Bazterketa arriskuan zegoen jendeari erantzuna eman behar zitzaiola erabaki zuen udalak. Esperientzia pilotua izan zela esan genezake. Hala ere, udal guztiak halako baliabideak izatera derrigortu egingo ditu dekretu batek urte amaieratik aurrera. Guk abiatu genuenean ez zegoen halakorik oraindik. Jantoki sozialarekin batera, topaleku soziala ere jarri zuen martxan udalak. Dutxak, garbigailuak, higiene zerbitzuak, laguntzeko gunea eskaintzen dituzue bertan. Zenbat erabiltzaile izan dituzue? Guztira 535 erabiltzaile izan dira. Topalekua eta jangela batera doaz, gero erabiltzaile bakoitzak erabakitzen du biak erabili edo bakarra, zerbitzuaren bi oinarriak dira horiek, zerbitzu bakarra osatzen dute, gaur egun bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako eguneko zerbitzua deitzen dena da. Ordutegia zabaldu da, goizetik bakarrik zabaltzen zen garai batean eta 2015. urtetik aurrera, beharrak bultzatuta, goiz eta arratsaldez zerbitzua eskaintzen hasi ginen. Uneoro hiru pertsona daude lanean bertan, hiru profesional, gizarte hezitzailea, gizarte langilea eta psikologoa. Bertara jotzeko baldintzak, berriz, 18 urtetik gora edukitzea eta Irunen egotea dira. Diru sarrerak zenbatekoak diren ez dugu hartzen kontuan, agian laguntza jaso arren, dutxa behar dutelako, edo arropa garbitu edo harremanerako gune bat izan. Horiek ere behar izaten dituztelako. Hotzaren protokoloa handitu du udalak, bestalde. Bai, aurten eguneratu dugu, eta indartu. Lehen 5 gradura arteko tenperaturarekin ezartzen zen, eta orain 8 gradurekin ere ezartzen da. Iragarpen hori dagoenean protokoloa martxan jartzen da. Ez dago plaza mugarik. Zenbat lagunek egiten dute lo kalean Irunen? Zaila da kopuru bat zehaztea, baina 25 bat lagun izango dira orotara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Hiriko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • ekaina 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • abendua 2020
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       

Azken 30 egunetako irakurrienak

1

[Erreportajea] The Iiingles taldea, emakume musikarien egoera azaleratzen

2022/05/20
Hondarribia
2

[Elkarrizketa] “Atletismoak eman didana bueltatzen saiatu naiz"

2022/05/13
Irun
3

[Galeria] Bidasoa urdindu dute herritarrek

2022/05/09
Irun

Eskaintzak

IBUR HIPIKA KLUBA

Gure berri

Jarri paretan HITZAren 2019ko egutegia

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Nor gara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.