Igualdad Animal taldeak Momotegi etxaldeari salaketa jarri dio, animaliak gaizki tratatzea leporatuta
Igualdad Animal elkarteak salatu duenez (testua, gaztelaniaz), Oiartzungo Momotegi etxaldean tratu txarrak ematen dizkiete ahateei, eta saltzen duten foie gras-a inolako kontrolik gabekoa da: “Ez dago inolako neurri higienikorik edota osasun neurririk”. Horrez gain, salatu dute, ez etxaldeak duela ez lizentziarik, ezta markarik ere bere produktuak saltzeko. Igualdad Animalen arabera, Mugaritz da bertako foie gras-a erosten duen jatetxeetako bat: “Eta munduko hirugarren onena da”. Beste jatetxe ezagun batzuetako arduradunek ere bertan erosten dutela jakinarazi dute. Taldeak jakinarazi duenez, publiko egiteaz gain, epaitegietan ere jarri dute gaiaren gaineko salaketa. Hauxe da Momotegi etxaldean grabatu zuten bideoa (gaztelaniaz dago).
Igualdad Animal elkarteak salatu duenez (testua, gaztelaniaz), Oiartzungo Momotegi etxaldean tratu txarrak ematen dizkiete ahateei, eta saltzen duten foie gras-a inolako kontrolik gabekoa da: “Ez dago inolako neurri higienikorik edota osasun neurririk”. Horrez gain, salatu dute, ez etxaldeak duela ez lizentziarik, ezta markarik ere bere produktuak saltzeko.
Igualdad Animalen arabera, Mugaritz da bertako foie gras-a erosten duen jatetxeetako bat: “Eta munduko hirugarren onena da”. Beste jatetxe ezagun batzuetako arduradunek ere bertan erosten dutela jakinarazi dute.
Taldeak jakinarazi duenez, publiko egiteaz gain, epaitegietan ere jarri dute gaiaren gaineko salaketa. Hauxe da Momotegi etxaldean grabatu zuten bideoa (gaztelaniaz dago).