Ostiral honetan ere izango da aisia ekintza Arditurrin, Aiako Harria Parke Naturalean udako ostiraletarako antolatu duten egitarauaren barruan. Haurrentzako orientazio jolasa egingo dute bihar, 16:00etatik 18:00etara.
EPLEk gogorarazi duenez, igandean jokatuko dituzte XVIII. Jose Antonio Zuloaga oroitaldiko finalak, 17:30etik aurrera, Fanderiako frontoian. Hiru final izango dira guztira, Gazte, Promesa eta Afizionatu mailetan (ondoko koadroan). Txapelketa hori Alkar...
Bihar, ostiralero bezala, elkarretaratzea egingo dute; preso eta iheslarien bazkarirako txartelak salgai daude Oiartzungo herri bilguneak bilera egingo du gaur arratsaldean Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean izango da. Berez, hilabeteroko bilera azke...
Hondar Kirolak egitasmoaren barruan, eta Fortuna elkartearen eta Gipuzkoako Boleibol Federazioaren laguntzarekin, boleibol txapelketa egingo dute bihar arte hondartzan. Parte hartu nahi duten gazteek egitasmoari buruzko informazioa emateko jarri duten ...
Etzi bukatuko du denboraldia Zintzilik irratiak, eta Madalen bezpera izanik, bien arteko nahasketarekin osatuko du saioa: urteko berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitarau alternatiboa, elkarteekin elkarrizketak, txupinazoa zuzenean. Era berea...
Ez du lehengo asteko itxura bera herriak. Arropaz aldatu da, eta madalenetako soina jantzi du. Herriko zenbait txokotan jaiak gogora ekartzen dituzten aztarnak topa daitezke, batik bat erdialdetik pasatzean. Foru plazara hurbiltzean, lehenik, sokamuturrerako jarri duten hesia ikus daiteke. Lehen egunetan ez dira ibiliko zezentxoak kalez kale, baina bai, ordea, astelehenean eta asteazkenean, 07:00etan. Goizean goiz jaiki direnen lehen ekintza izango da, eta gehiengoa izango diren gautxorien azkenekoa, ziurrenik. Madalen kalean sartuta, denda baten erakusleihoan txupeteak aurki daitezke, haurrek Xanti eta Maialeni handitzean utzitakoak. Iaz jarri zuten erakusketa, eta aurten errepikatu egin dute. Udaletxean, berriz, madalenetako egitaraua hartzera hurbildu dira egunotan hainbat herritar, eta horrekin batera, Berdintasun Kontseiluak ateratako pegatinak banatu dituzte. Kolore liladuna da, eta mezu argi bat dauka: Jaiak berdintasunean goza. Inguruko tabernetan ere zenbait zapi berde ikus daitezke. Horiek ere festen aztarnetako bat dira; zapi hori erabiliko baita Madalen Bezperan, Kabia Espazio Kreaktiboan egingo duten bazkarirako txartel moduan. 12 euro balio dute, eta Arkaitza zein Sindikato tabernetan eta Iztieta, Niessen, Xenpelar eta Zumardiako kioskotan eros daiteke. Guztira, 320 zapi jarriko dituzte salgai. Gero, partaide guztiek brindisa egingo dute, eta bukatutakoan, txarangarekin Herriko Plazara joango dira 19:00etarako, txupinazorako. Txistulariak Etzi arte itxaron ezin dutenek, berriz, ostiralean izango dute [...]
Pagoako arduradunek, madalenak ospatzeko egitaraua antolatu dute astebururako. Goizeko hiruretatik aurrera hainbat disko jartzaileren saioa izango da dantzalekuan, bihar eta etzi. Bihar, Noda, Haitor Tech eta Axi Sao Lin-en txanda izango da. Etzi, berr...
Oporren aurreko azken Ohiko Osoko Bilkura egingo du Udalbatzak, gaur, 16:30ean hasita. Guztira, hamar puntu izango dituzte mahai gainean zinegotziek, eta horien artean EAJk aurkeztu duen mozioa landu beharko dute. Mozio horretan, Errenteria-Oreretako hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko eskatuko du udal talde horrek. Zehatz mehatz, Arkaitz handi, Arkaitz Txiki, Artxipi, Txoritokieta eta Irisari eragingo lieke eskariak. Biltegiak sortu 2014 urtean itxiko dituzten zabortegien ordez, “degradatutako guneetan haiek berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen biltegiak sortzeko” joan den ekainean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente eta diputatu zenak egindako proposamena, mozioarekin erantzun nahi izan dutela azaldu du EAJk. Biltegi horien helburu nagusia, egun zabalik dauden zabortegiak itxi eta bigarren mailako hondakinak biltzeko gune berriak zabaltzea da, EAJren aburuz. Ohorezko aipamena Bozeramaileen Batzordeak Madalen Jaietan Alabergako danborradari ohorezko aipamena egiteko hartu zuen akordioa berresteko proposamena aztertuko du Udalbatzak gaur, bestetik. Horrekin batera, udalaren aurrekontuko kontu orokorra behin betiko onartzeko proposamena, baita ahalmen urriko pertsonen aparkatzeko txartela arautuko duen Udal Ordenantza onartzeko proposamena ere landuko du. Halaber, Gaztaño Berriko Plan Bereziaren aldaketa behin betiko onartzea proposatuko dute gaur plenoan, eta Errenteriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barne aldaketari hasierako onespena ematea. Bukatzeko, alkatearen, zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren hainbat ebazpenen [...]
Turismo, merkataritza, ostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuta dauden hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta, eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, bertako enpresen produktu eta zerbitzuak salduko dituzte Hondarribia Market Place izenarekin. Miguel Soto Hondarribiko Ostalaritza Elkarteko ordezkariak esan duenez, «proiektu hau beharrezko urratsa da merkatua zabaltzeko, eta gure bisitariek gure berri izan dezaten. Elkarrekin egiten dugun lan honen ondorioz Hondarribia eta bertako oinarrizko alor ekonomikoak zabaltzeko aukera izango dugu, eta horrek bermatuko du lehiakorragoak izatea. Ostalaritza Elkartearen asmoa da egitasmo hau turismoarekin nolabait zerikusia duten enpresei irekia izatea». Azoka birtuala Hondarribia Market Place hiriko azoka birtuala da, bertako enpresek zerbitzu eta produktuak zentzu zabalenean salduko dituzte, eta aldi berean, komunikazio baliabideak eta on line marketinerako tresnak ditu. Baliabide horren jabeak bertako enpresariak dira, horiek dira une oro saltzen jarriko dituztenen kudeatzaileak. Azken batean, Interneten artekaririk gabe aritzeko bidea da abian jarri dutena. Salmenta kanala bi ataletan dago egituratuta: batetik planak, proposamen estandarrak, eta denbora epe luzea dutenak daude; bestetik, azken minutuko proposamenak, merkatuaren egoeraren araberakoak eta sasoiaren araberakoak. Horrez gain, sistemak marketin tresnak ditu, eta erabiltzaileek gehien atsegin dituzten jatetxeak, dendak, hotelak… bisita ditzake eta komunikaziorako bide zuzen [...]
Igandean, hilak 22, urtero bezala, Madalena Eguna ospatuko dute Madalena auzoan. Hala, bertako jai batzordeak antolatuta eta Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Bihar hasiko dituzte auzoko jaiak, 22:00etan, Pearl Jam eta Neil Young & Crazy Horse taldeen bi kontzerturen emanaldiarekin. Etzi, auzoa apainduko dute, 16:00etatik aurrera, eta Maria Madalena izeneko koadroa jarriko dute. 19:00etan txupinazoa izango da, eta 23:00etan, musika bandaren kontzertua. Egun handia Etzidamu izango da egun handia. Goizean goiz esnatuko dira auzotarrak, izan ere, goizeko 08:30ean diana joko dute Irungo dultzaineroek. Ondoren, 11:00etan meza egingo dute Portuko elizan, azken urtean hil diren auzotar guztien oroimenez. Arratsaldea etxeko txikienentzako egokitu dute. Horrela, 17:00etan, buruhandiak izango dira, eta 17:30etik aurrera, haur jolasak eta txokolatada egingo dituzte auzoan bertan. 19:00etan Txot eta Pintxoren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. 21:00etan, auzoko jubilatuen afaria egingo dute auzoko Kirol Taldea elkartean, eta 22:00etatik aurrera DJ musika izango da, Kanupiren eskutik. Gau erdian zezensuzkoa izango da.
Dolo Marina Zufia bilbotarraren margolanak ikusgai jarri dituzte Modottin. Del monte a la playa erakusketa hilaren 8an inauguratu zuten, eta hilaren 29ra arte izango da zabalik Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:00etik 20:00etara ireki...