Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Argazki galeria] Bidasoarrena da Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa

Iker Oliveri hondarribiarrak hirugarrenez eta Alizia Olazabal irundarrak lehenengoz irabazi dute Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2016/02/22
lezo-jaizkibel.nagusia

Korrikalari bat, atzo, helmugara iristen

Gizonetan, hirugarrenez, Iker Oliveri hondarribiarra, eta emakumeetan, Alizia Olazabal irundarra. Horiek atzo Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hirugarren ekitaldiak emandako irabazle nagusiak. Biak ala biak, bidasoarrak. Mendiko lasterketen kultura zeharo errotzen ari da Irunen eta Hondarribian, hortaz, ez da harritzekoa atzoko garaipenaren jabeak horiek izatea. Lezotarrak Lasterkari Taldeak antolatutako proba biribila izan zen. Antolakuntza bikainekoa. Eta horri 350 partaideen gogoa eta grina eransten bazaio, are handiagoa da lehiaren dimentsioa. Mimoz prestatzen dute lezoarrek mendiko lasterketa, eta horren araberakoa da emaitza, bikaina. Gizonetan, Joxe Amunarrizekin (hondarribiarra hura ere) lehia bizia izan zuen Iker Oliverik. Hasieran Amunarrizek aurrea hartu zion Oliveriri, eta suebakiko igoeran lanak eman zizkion aurretik Lezon bi garaipen zituenari. Dena dela, esperientziaz baliatuta helmugaratu zen lehena Oliveri, sorpresari zirrikiturik utzi gabe. Mikel Albeniz hirugarren izan zen ia proba osoan, helmugan ere. Emakumeetan, hasieratik bukaerara Alizia Olazabal nagusi. Kategoria handiko lasterketa egin zuen atzo irundarrak, mendiko lasterketetan goren mailan dagoela azalduz. Lurdes Oiartzabal lezoarra ez zuen oso urrun izan, baina ez zuen estuasunean jarri irundarra. Hirugarren posturako, sorpresa. Merezimendu osoz Laida Elizegi zaldibiarra igo zen podiumaren hirugarren koskara. Aurtengo berritasuna, gazteen proba izan zen. Mendiko lasterketen afizioa indartzeko lehia izan zen, 11 partaiderekin. Aitor Irurtzun irurarra eta Tania Arriaran hendaiarra garaile. Emakumeen sailkapena
  • Alizia Olazabal 1:21:06
  • Lurdes Oiartzabal 1:22:45
  • Laida Elizegi 1:25:55
Emakumeen eta gizonen sailkapen osoa Gizonen sailkapena
  1. Iker Oliveri 1:05:45
  2. Joxe Amunarriz 1:06:42
  3. Mikel Albeniz 1:06:56
Gizonen eta emakumeen sailkapen osoa Lezoar onenak
  • Lurdes Oiartzabal eta Raul Artola
Suebakiko igoeran azkarrenak
  • Alizia Olazabal eta Iker Oliveri
Gazteen proban garaileak
  • Tania Arriaran eta Aitor Irurtzun
Gazteen sailkapen osoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.