Alarde tradizionaletako buruzagiak, bazkarian

Hondarribiko ordezkariek Irungoei "alarde bien luzarotasuna eta indarra" islatzen duen galtzada harria eman diete

alardeen.bazkaria alardea

Alarde ez parekidetako kideak, bazkaldu aurretik

Larunbatean Irungo Alarde Tradizionaleko eta Hondarribiko konpainia ez parekidetako buruzagiek bazkaria egin zuten Beko Errota jatetxean, hamahirugarrenez. Bi alarde horietako jeneral eta burgomaisu berriek elkarrekin egiten zuten lehena izan zen. Bazkari horretan ohikoa denez, herri bateko ordezkariek, beste herrikoari Galtzada Harria obra eman zioten, “bi alardeen indarra eta luzarotasuna islatzen duena”, bazkariaren antolatzaileen arabera. Horrela, larunbatean, Hondarribiko Iñaki Sagarzazu burgomaisuak, Paco Carrillo irundarrari eman zion eskultura hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.