Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Erdialdeko Auzo Elkartea ez dator bat Cipriano Larrañaga berritzeko udalaren egitasmoarekin

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/02/10
Erdialdeko Auzo Elkartea Irun

Auzo elkartekoek gaur egin duten agerraldiko irudia

Irungo Cipriano Larrañaga kalea berritzeko udalaren planteamendua ez du gustuko Erdialdeko Auzo Elkarteak. Haien ustez, berritze lan horiekin bertako ostalaritzako establezimenduen terrazek hartuko lukete kalearen zatirik handiena, oinezkoentzat oztopo bihurtuz. Gainera, terrazak handitzeak, hauetan jende gehiago kalean izatea ekarriko lukeela uste dute elkartekoek, “hori bizilagunen ongizatearen eta osasunaren kontra doa, sor daitekeen zaratagatik”. Gainera, Irungo Hirigintza Plan Orokorra ez duela errespetatzen uste dute. Bertako aparkaleku guztiak kentzea jasota dago egitasmo horretan. Udalak kale hori berritzeko duen egitasmoa “inposizioa” da, herritarren arabera. Plan horren aurkezpenean egon ziren elkarteko kideak, eta bertan jakin zuten kalearen zati handi bat oinezkoentzat izango dela —peatonalizatuko dute errepidea, Jacobo Arbelaitz kaletik toporaino—, eta bertako espaloiaren alde baten zabalera lau metrokoa eta bestearena bi metrokoa izango dela. Baina erdialdeko bizilagunen taldea ez dago ados horrekin, are gehiago, eskatu dute kale horretako diskoteka-tabernei lizentzia emateak mugatzea. Hori dela eta, bizilagunek beste proposamen bat idatzi zuten, eta udalari aurkeztu egin zioten batzar irekietan, “baina batzar horietan euren proposamenaz bakarrik hitz egin zuten, aldaketa txikiekin moldatu zutena. Gure proposamena ez zuten aurkeztu ere egin. Horregatik, akordiorik gabe bukatu ziren batzar horiek”. Bizilagunen proposamen horretan jasota dago kalearen peatonalizazioak eta oinezkoen eskubideak uztar daitezkeela, aparkatzeko plazak ez galduz, eta establezimenduen terrazen azalerak mugatuz, “badirudi udalaren proposamenaren asmoa dela terrazengatik ahalik eta diru gehien bildu”. Gainera, udalaren asmoak hiriko plan orokorrarekin talka egiten duela uste dute, bertan jasota dagoelako kale horretatik bidea egitea trenbidearen beste aldera joateko eraikiko duten beste bide batekin —topoaren trenbidea RENFE aldera mugituz—, “udalaren asmoa horrekin ez dator bat. Ez du logikarik”. Hori bai, kale horren lur azpian egin beharreko kanalizazio eta hoditeria lanekin ados daude Erdialdeko Auzo Elkartekoak. Beste eskaerak Cipriano Larrañagako lanekin gatazka izanda ere, udalarekin beste bi arlotan adostasuna lortu dela esan du auzo elkarteak. Lehenik, Foru kalea ondoko orubean —bertan taxiak daude egun— parkea egitearekin ados agertu dira bi aldeak, “udalak guk proposatutakoa baino plaza edo parke hobea egingo duela esan du”, eta horrek, herritarrek esandakoaren arabera, han hotelik ez dela egingo esan nahi du. Horrez gain, zarata neurtzeko gailuak jartzearekin ados agertu dira bi aldeak. Bestalde, topo geltoki inguruan egin beharreko lanen gainean, irisgarritasun arloan batik bat, ados daude udala eta bizilagunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.