Iritsi dira Inauteriak Hondarribira

Ikastetxeek, Saindua Udal Gaztelekuak eta herri olinpiadek antolatu dituzte gaurko Inauteriei lotutako ekitaldiak.

Inauteriak Musika eskolaren kalejira

Inauteri kalejira egin zuen atzo musika eskolak. Irudian, lehen mailako ikasleak, marakak jotzen.

Hondarribiko Musika Eskolako Musika Hizkuntzako 1., 2. eta 3 mailetako ikasleek, eta Txistu eta Bandakoek Alde Zaharrean eginiko mozorro kalejirarekin hasi ziren atzo Hondarribiko Inauteriak. Gurasoak atzean zeramatzatela, hirigune historikoko kaleak alaitu zituzten haurrek Luis Udakiolaren Umeena Martxa eta Baltza abestiko doinuekin. Gaur goizean herriko hiru ikastetxeak hartu dituzte mozorroek, eta seme alabek astetan ikasitako koreografiez gozatzeko aukera izan dute gurasoek.
Bordari Inauteriak

Talaia eskolan goizean ospatu dituzte Inauteriak. Bordarikoek mozorro jaialdia egin dute

Asteburuko ekitaldi piloari aurreratuz, gaur gaztetxoek eta gazteek bereziki ospatuko dituzte Inauteriak. Arratsaldean Sainduara iritsiko da mozorro festa. Bertan biltzen direnek lehiaketa egingo dute, jantzi politena zeinena den erabakitzeko. Noski, trajea ederra izateaz gain, ondo eramaten jakin beharko da irabazteko. Gauean, parodia olinpikoa Eta gauean Inauterietako ekitaldi nagusietako bat iritsiko da, Hondarribiko Herri Olinpiadetako parodia. Iazko ekitaldia bukatu zenetik ari dira batzuk aurtengoa prestatzen. Ikustekoak izango dira 27 talde olinpikoen antzezkizunak! Gogoan izan, aurten Jostaldi frontoian egingo dute Inauteri ostiraleko parodia —iaz Soroetakoan egin zen—, eta eserlekua lortzeko komeni da garaiz ibiltzea. 18:30ean irekiko dituzte ateak eta ordubete geroago hasiko da ikuskizuna. Pilota eskolakoek taberna irekiko dute. Hondarribiko Inauteriak. Egitaraua
Musika eskola Inauteriak

Musika eskolakoen kalejira Ubilla kalea zeharkatzen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.