Garai bateko olinpiadetan bezala, Jostaldi frontoian egingo da Inauteri ostiraleko parodia. Aurreikuspenak betetzen badira, txiki geratuko da pilotalekua.
Ashkorax taldeak irabazi zuen iaz, igeriketa sinkronizatu saio bikaina eginez
Ostiralean egingo dute 2015-2016ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako parodia, garai batean Inauteri ostiralean egiten zena eta iaz gazteek berreskuratu zutena. Aurreko urtean Soroetako frontoian egin zuten proba eta aurten ados jarri dira gazteak eta udala, Jostaldin egiteko. Gainera, Hondarribiko Pilota Eskolak taberna irekiko du, “beraz, familian haurrekin joateko erosotasun guztiak egongo dira”, nabarmendu dute antolatzaileek.
Dena ongi, 19:30ean itzaliko dituzte argiak, eta ordu erdi lehenago ateak irekiko. Batzorde olinpikoak abisua eman du, leku mugatuak direla. Hortaz, berandu ibiltzen denak ez dezala pentsa sartzeko aukera izango duenik. Nahigabe olinpikoa hartu nahi ezpadu behintzat, hobe du garaiz ibili.
Parodia lehiari dagokionez, ezin da gehiegi aurreratu, taldeek antzezkizunerako hautatutako gaiak erabat isilpean gorde baitituzte. Hori bai, kamera, mikro, argi, mahai soinu… dozenaka gailu jarriko dituzte gaua ahaztezina izan dadin. Ez du ezerk ere ez hutsik egingo, eta egingo balu, ikuskizunaren parte izango da.
Taldeak aurreko urteko mailara gerturatzen badira ez dute lan erraza izango epaimahaiko kideek. Oraingoz hiru dira antolatzaileek epaile izateko lortu dituzten pertsonak, Iñigo Aristizabal kazetaria, Iñaki Goikoetxea Betti Gotti Euskara Elkarteko kidea, eta Ketxus Ponce, lehengo olinpiadetako antolatzaile taldeko kidea.
Taldeen irteera ordena (azken orduko aldaketak egon daitezke)
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.