Irungo San Tomas Eguna, mamitsua

Goiz-goizetik gauera San Tomas Eguna ederki asko ospatuko dute Urdanibia plazan.

Urdanibia plaza, jendez lepo aurreko San Tomas jai batean

Urdanibia plaza, jendez lepo aurreko San Tomas jai batean

Goiz-goizetik gauera, ospakizun betea izango da astelehenean Urdanibia plazan. San Tomas Eguneko jaia egingo dute bertan, eta ohikoa denez, denetik egongo da txistorraren inguruan antolatzen den festan: nekazal postuak, ganadu erakusketa, lehiaketak, dantza, musika… Eta noski, ohiko txosnak ere ez dira faltako. Honakoa da eguneko egitarau zehatza:
  • 08:30ean, nekazaritza produktuen lehiaketa eta erakusketako postuak banatuko dira.
  • 09:30ean, lehiaketa eta erakusketan parte hartuko duten postuak zabalduko dituzte.
  • 10:30ean, ezti dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatua.
  • 12:00etan, barazkien, animalien eta ezti lehiaketen sarien banaketa.
  • 17:30ean, Txorimaloak akordeoi taldearen saioa.
  • 18:00etan, Adaxka dantza taldearen emanaldia.
  • 18:30ean, Ibarla-Meaka dantza taldekoek dantza egingo dute.
  • 19:00etan, Eraiki dantza taldearen ikuskizuna.
  • 19:30ean, Irungo Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
  • 20:00etan, Auntxa trikitixa taldearen saioa.
  • 20:30ean, Meaka Euskal Dantza Taldearen saioa Bidasoko trikitilariekin.
  • 21:00etan, Kemen dantza taldearen emanaldia.
  • 21:30ean, Meakako Adixkideak-en ikuskizuna.
  • 22:00etan, Burrunba elektro txaranga Urdanibia ingurutik ibiliko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.