San Juaneko aparkalekuetan plaza eska dezakete irundarrek

Udalak lau aukera eman dizkie irundarrei San Juaneko aparkalekuetan plaza lortzeko, denak kontzesioaren luzeraren araberako prezioekin.

San Juan plazako lur azpiko parkina

San Juan plazako lur azpiko parkina

San Juan plazako lur azpiko aparkalekuko -3 solairuan autoa utzi nahi dutenek, kontzesioan toki bat lortzeko aukera dute. Zehazki, 158 plaza daude kontzesio egitasmo horren barruan, horietatik zazpi irisgarritasun mugak dauzkaten herritarrentzat. Kontzesioak 3, 10, 25 edo 71 urterakoak izan daitezke, eta garaje plazen ezaugarria da marra bidez daudela bereiztuta ondokoetatik, hau da, ez dira itxiak. Eskaera egiteko epea zabalik dago. Horiek Herritarren Arretarako Bulegoan (HAZ, San Martzial kalea, 2) egin behar dira. Bertan lor daiteke gaiaren gaineko informazio gehiago. Emakidaren urteen arabera, udalak lau aukera eman dizkie interesdunei:
  • Lehen aukera: hiru urteko kontzesioa. Prezioa: 2.160 euro (BEZ barne). Kontratua sinatzerakoan 374,76 euroko sarrera eman behar da, eta ondoren 36 hilabeteetan 53,01 kuota ordaindu beharko da. Gainera, mantenu gastuak ere ordaindu behar dira.
  • Bigarren aukera: 10 urteko kontzesioa. Prezioa: 5.976 euro (BEZ barne). Kontratua sinatzerakoan 1.036 euro ordaindu behar dira, eta ondoren, 50,89 euroko 120 kuota (bat hilabeteko). Mantenu gastuak erantsi behar zaizkie kopuru horiei.
  • Hirugarren aukera: 25 urteko kontzesioa. Prezioa: 10.905 euro. Hasierako ordainketa 1.893 eurokoa izango da, behin kontratua sinatzen denean. Ondoren, hartzaileek 300 hilabeteko ordainketa egin beharko dute, hil bakoitzeko 49,45 euro jarri beharko direla.
  • Laugarren aukera: 2086ko abenduaren 22ra arteko kontzesioa. Prezioa: 26.654 euro (BEZ barne).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.