Gabonetarako behar den guztia, Ficoban

Hilaren 5etik 8ra Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute Ficoban. Orotara 148 postu jarriko dituzte, erakustazoka guztiz betez.

Azokaren artxiboko irudia

Azokaren artxiboko irudia. Argazkia: Ficoba

Euskal Kostaldeko Eguberrietako X. Azoka egingo dute hilaren 5etik 8ra Ficoba erakustazokan (larunbatetik asteartera). 148 erakusketarik, azokaren hiru pabilioiak beteko dituzte orotariko gaiekin. Egitasmoaren barruan, Irungo Artisautza Erakusketaren VI. ekitaldia egingo dute. Gastronomia, bitxiak, kirol gaiak, oparietarako osagaiak, edergintza eta osasuna, moda, ibilgailuak, dekorazioa, jostailuak eta jokoak… 148 postuetan Gabonei begira behar dena erosteko eskaintza osoa izango dute bisitariek, postuak Irungo dendenak, nahiz Euskal Herriko beste toki askotakoak izango direla. Azokaren antolatzaileek esan dutenez, prezioak oso gomendagarriak izango dira. Azoka bitartean, Ficobako lehen pabilioian Irungo Artisautza Erakusketaren barruko postuak jarriko dituzte. Seigarren ekitaldia da aurtengoa. Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkartearen laguntzarekin osatuko dute gune hori, eta hiriko artisauek jarriko dituzten postuez gain, tailerrak eta bestelako jarduerak egingo dituzte bertan. Zozketak Gabonen atariko jarduera are erakargarriago egiteko, Ficobako kideek hainbat zozketa egingo dituzte azoka bitartean. Potoloena Mediterraneoan kruzero bat egiteko saria emango duena da (bi pertsonentzako), baina badaude gehiago: egunero Gabonetako produktuekin saski bat zozkatuko da, egunero ere azokan baliatzeko 125 euroko bono bat, eta orduro Gabonetako produktu sorta bat. Informazio gehiago azokaren webgunean topa daiteke. Ordutegia eta sarrerak
  • Hilaren 5ean eta 8an, 11:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 6an eta 7an: 11:00etatik 21:00etara.
  • Sarrerak: prezio orokorra hiru euro. 12 urtetik beherakoek doan dute sarrera. Aparkalekua doan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.