Irungo Katean, sei autok kalteak izan dituzte zuhaitz bat erori delako

Ez da ezbehar pertsonalik izan. Jaizkibelgo estazioan orduko 120 kilometroko haize boladak jaso dituzte gaur. Bidasoko Hitza.

Zuhaitza, autoen gainean. Argazkia: Katea-Landetxa Auzo Elkartea

Zuhaitza, autoen gainean. Argazkia: Katea-Landetxa Auzo Elkartea

09:00ak inguruan, haizeteagatik, Irungo Katea auzoko Arbiun parkeko zuhaitz bat bertako aparkalekura erori da, bertan zeuden autoetako seiren artean kalteak eraginez. Ez da ezbehar pertsonalik izan. Gaurko euria eta hotza emana zegoen. Baina hainbesteko haizerik ez. Jaizkibelgo neurketa estazioan, esaterako, orduko 120 kilometroko haize boladak jaso dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.