Hondarribiko gazteek Gabonetako opari ederrak egiten ikas dezakete

Hiru saioko opari tailerra egingo dute Gazteen Zerbitzuan. Abenduan egingo dituzte tailerreko jarduerak, baina izena hilaren 27a baino lehen eman behar da. Bidasoko Hitza.

Hiru saiokoa izango da tailerra

Hiru saiokoa izango da tailerra

Hondarribiko Udaleko Gazte Zerbitzuak tailer berezia antolatu du 18 eta 29 urte arteko gazte hondarribiarrentzat: Gabonetako opari tailerra antolatu du, hiru saiokoa. Bost euroko kostua du. Saioak abenduaren 3an, 10ean eta 17an egingo dituzte, 17:30etik 19:30era Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kaleko 6. zenbakian dago). Izena aldez aurretik eman behar da, ordea. Hilaren 27ra arte, partaideen zain egongo dira Gazteen Zerbitzuan. Informazio gehiago nahi duenak posta elektronikoa bidal dezake, edo 943 64 47 52 telefono zenbakira hots egin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.