Parisko atentatuak salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen

Hendaiako elkarretaratzean parte hartu zuen atzo, aldi berean, Jose Antonio Santano alkateak, Parisko atentatuen kontrako mezua zabalduz.

San Juan plazan, herritarrak eta udal ordezkariak

San Juan plazan, herritarrak eta udal ordezkariak

Gaur eguerdian, hamarnaka hiritar bildu dira udaletxearen aurrean elkarretaratzea isilean, ostiralean Parisen izan ziren atentatuak gaitzesteko. Udalak deitu du mobilizazioa. Aldi betean, atzo (igandea), Hendaiako Herriko Etxearen parean egin zen elkarretaratzean egon zen Jose Antonio Santano alkatea. Bertan “Frantziako gure bizilagunei” elkartasun mezua helarazi zien hiriaren izenean, “indarkeria terroristaren kontrako mezu garbia” emateaz gain.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.